Kalibraketak eta egiaztapenak

Dosimetria-sistema kontrolatzeko eta behar bezala funtzionatzen duela bermatzeko, barne egiaztapenak egiten ditugu, eta, horrez gain, urtero kalibratzen dute kanpoko erreferentzia-laborategi batean.

  • Dosimetroak saiakuntzan erabiliko diren magnitudeen balio ezagunetara erradiatzen dira, termolumineszentzia-sistema kalibratzeko prozesuan. Bigarren mailako kalibraketa-laborategi ofizial batean egiten da, eta ISO 4037-3 arauan ezarritako protokoloak betetzen dira.
  • Eguneroko egiaztapenak honela egiten dira: dosimetro-talde bat irradiazioa sortzen duen ekipoan erradiatzen da. Ondoren, dosimetroak irakurtzen dira ekipoetan, irakurgailuen egoera eta erreferentzia-egoeraren artean alderik dagoen ebaluatze aldera.

Horrez gain, irakurgailu bakoitzak azterketa automatiko batzuk ditu, eta, irakurketa egiteko baldintzak betetzen ez direnean, ekipoa geldiarazten dute.