Zerbitzua kontratatzea

Kontratazio-prozesuaren faseak:

1.- Aurrekontua eskatzea

  • Aurrekontua eskatzeko webguneko formularioa erabil dezakezu.
  • Bestela, bidal iezaguzu mezu elektroniko bat, eta zurekin jarriko gara harremanetan.
  • Edo dei ezazu adierazitako telefono-zenbakietara, eta jar zaitez gurekin harremanetan.

2.- Zerbitzua proposatzea

Proposamen bat bidaliko dizugu, tarifen arabera. Honako hauek ere erantsiko dizkiogu:

  • Oinarrizko dokumentazio teknikoa, zerbitzuan oinarrituta.
  • Zerbitzuan izena emateko formularioa

3.- Zerbitzua aktibatzea eta dosimetroak esleitzea: kontratatu nahi izanez gero

  • Izena emateko formularioa bete eta bidali behar duzu.
  • Zurekin jarriko gara harremanetan, alta eta zerbitzuaren baldintzak jakinarazteko.
  • Izen-ematea erregistratuko da; dosimetroak esleitu eta lantokietara bidaliko dira, hautatu den logistikoa-moduren bidez.

4.- Kontratua eguneratzea

  • Zerbitzuan alta hartu dela ziurtatzeko agiria igorriko da.
  • Kontratatzailearen tipologia zein den, kontratu osagarri bat prestatuko da, izena emateko formularioarekin batera.
  • Dosimetro-hornidura eta erabiltzailearen datuak eguneratuko dira. Horretarako, kontratatzaileak edo kontratua betetzeko esleitutako arduradunak aldaketak egin nahi baldin baditu, aldaketak, behar bezala dokumentatuta, bezeroen sailari jakinaraziko zaizkio.