Zerbitzua

Dosimetria Pertsonaleko Zerbitzuaren kontratuak honako oinarrizko prestazio hauek hartzen ditu barne: dosimetroak esleitzea, banatzea eta aztertzea; dosimetria-txostenak egitea eta bidaltzea; eta dosiak erakunde arautzaileei jakinaraztea.

centro de dosimetríak, Dosimetria Pertsonaleko Zerbitzuan aditua den aldetik, zerbitzuaren alderdi bakoitza etengabe hobetzea sustatzen du. Horretarako, prestazio osagarriak garatzen ditu, bai eta «ad hoc» (*1) garatutako tresnak ere, sektore eta bezero bakoitzaren beharrei erantzuteko xedez.

Dosimetria Pertsonaleko Zerbitzuan ongi etorria emateko liburuxkan laburbilduta daude zerbitzua eta erabilera-baldintzak. (Zer da dosimetria-zerbitzua? Zer da dosimetro bat? Noiz eta nola eraman behar dira dosimetroak? Nola neurtzen dira dosiak? Etab.)

 (*1) Ad hoc latinezko lokuzioa da, eta esanahi literala «horretarako» da. Oro har, arazo bati irtenbide emateko edo xede bat betetzeko berariaz prestatu den soluzio bat aipatzen du; hortaz, soluzio hori ez da egokia erabilera orokorretarako edo beste xede batzuetarako.