Eraztuna

Lan-mota dela eta, baliteke langile batzuek dosi baliokidea eskuetan ebaluatu behar izatea. Hala denean, eraztun-dosimetroak erabil daitezke, HP(0.07) azaleko dosi baliokide pertsonalaren arabera kalibratuta.
- Eraztun-konfigurazioa minigrip motako poltsa batean bidaltzen zaio erabiltzaileari, eta etiketan honako datu hauek jasota daude: erabiltzailearen izena, dosimetroa, lantokia eta zein hiletan erabiliko den.
- Dosimetroa eramateko gailuak erabiltzailearen datuak eta matrize-kodea ditu etiketan.
- Hil bikoitietan beltzak dira, eta hil bakoitietan laranjak.
Oinarrizko erabilera-arauak:
- Dosimetroa norberarena eta besterenezina da.
- Lanaldi osoan eraman behar da, eta ezin da lantokitik atera.
- Erabiltzen den edozein babesen azpian jarri behar da: esaterako, berundun eskularruen azpian. Erradiazio handiena jaso dezakeen eskuan eraman behar da, lan-motaren eta prozeduren arabera.
Erabiltzaile berak eraztun-dosimetro bat baino gehiago erabil dezake, esku bakoitzean dosimetro bat jarrita. Kasu horretan, eskuineko eskuko dosimetroa hori-koloreko itsasgarri batez bereiziko da.
Dosimetro-mota hori oso egokia da Medikuntza Nuklearreko eta Erradiofarmaziako arloetan erabiltzeko.