Gorputz osokoak

Ohiko dosimetria-kontrola banako dosimetroen bidez egiten da, zehazki, gorputz osoko dosimetroen bidez. Kalibratuta daude azaleko dosi baliokide pertsonaletan HP(0.07) eta dosi baliokide pertsonal sakonetan HP(10).

  • Polikarbonato gardenezko kutxa batean babestuta bidaltzen dira, eta pintza bat dute, dosimetroa ondo jartzeko.
  • Urdinak eta horiak dira: urdinak hil bikoitietan erabiltzen dira, eta horiak hil bakoitietan.

Oinarrizko erabilera-arauak:

  • Dosimetroa norberarena eta besterenezina da.
  • Lanaldi osoan eraman behar da, eta ezin da lantokitik atera.
  • Soinean aurrealdez jarri behar da, erabiltzailearen izena ikusgai egon dadin.
  • Erabiltzen den edozein babesen azpian jarri behar da; adibidez, berundun mantalaren azpian.