Arloan

Arloko dosimetroak kalibratu dira azaleko dosi baliokide pertsonalaren arabera HP(0.07) eta dosi baliokide sakonaren arabera HP(10). Gorputz osoko dosimetroen konfigurazio bera dute, eta prozesu berari jarraitzen diote.

Oinarrizko erabilera-arauak:

  • Erradiologia-babesaren arloko arduradunak erabaki behar du non jarri behar diren, eta hilero jarri behar izango dira gune horretan. Gune horrek egokia izan behar du, langileek jasotzen dituzten erradiazioak erakusteko, dosimetroaren bidez neurtuko badira.

Dosi baliokide pertsonalak arlo-dosimetroen bidez kalkulatzeko, beste kalkulu osagarri bat egin behar da, honako hauek kontuan hartuko dituena: arloko gune adierazgarrietan jasotako neurriak, arlo horretan emandako denbora eta lanaren erradiologia-zama.

Denbora neurtzea baliagarria da, kalkulatutako dosiak nuluak edo hilabete bakoitzean 0,10mSv erregistro-mailatik beherakoak direnean. Arloan neurtutako dosiak esanguratsuak baldin badira, kalkulua eta lotutako erregistroak egitea baino errazagoa da banakako dosimetro pertsonalak erabiltzea.