Estatuko arauak

1132/90 Errege Dekretua, irailaren 14koa, azterketa eta tratamendu medikoak jasaten dituzten pertsonen babes erradiologikorako funtsezko neurriak ezartzen dituena (1990/09/18ko BOEn).

413/1997 Errege Dekretua, martxoaren 21ekoa, kontrolatutako zonaldeetan esku-hartzeagatik erradiazio ionizatzaileen eraginpean egon litezkeen kanpoko langileen laneko babesari buruzkoa (1997/04/16ko BOEn).

1841/1997 Errege Dekretua, abenduaren 5ekoa, Medikuntza Nuklearrean Kalitate Irizpideak ezartzen dituena (1997/12/19ko BOEn).

1566/1998 Errege Dekretua, uztailaren17koa, Erradioterapian Kalitate Irizpideak ezartzen dituena (1998/08/28ko BOEn).

1976/1999 Errege Dekretua, abenduaren 23koa, Erradiodiagnostikoan Kalitate Irizpideak ezartzen dituena (1999/12/29ko BOEn).

783/2001 Errege Dekretua, uztailaren 6koa, Erradiazio Ionizatzaileen aurkako Osasun Babesari buruzko Erregelamendua onartzen duena. 2002ko urtarrilaren 1ean indarrean sartu zen, eta 53/1992 Errege Dekretua indargabetu zuen (2001/07/26ko BOEn).

815/2001 Errege Dekretua, uztailaren 13koa, medikuntzan elementu arriskutsuen eraginpean egon litezkeen pertsonen babes erradiologikorako erradiazio ionizatzaileak erabiltzeko justifikazioari buruzkoa (2001/07/14ko BOEn).

1439/2010  Errege Dekretua, azaroaren 5ekoa, Erradiazio Ionizatzaileen aurkako Osasun Babesari buruzko Erregelamendua aldatzen duena, uztailaren 6ko 783/2001 Errege Dekretuak onartzen duena (2010/11/18ko BOEn).